Zerbitzuak


Entrenamendu funtzionala
Indarrak kudeatzeko ariketetan oinarritzen da entrenamendu funtzionala. Bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen digu, funtzionaltasuna hobetuz eta eguneroko jardueretan mugitzeko aukera gehiago izateko, jarrera txarrei edo ohitura kaltegarriei lotutako lesioak izateko arriskua murriztuz.
Saioak pertsona bakoitzari egokitzen zaizkio, bakoitzaren egoera fisikoaren eta funtzionaltasunaren arabera.
Kirol errendimendua
Zure kirol gustukoenean surf, running, txirrindularitza, igeriketan… hobetzea da gure helburua, betiere lesio-arriskua minimizatuz
Berregokitzapena
Berregokitzapena errehabilitazioaren eta kirol-jarduerara itzultzearen ("return to play") edo eguneroko jarduerara itzultzearen (AVDL) arteko fasea da.
Pairatzen ditugun lesio edo min gehienak mugikortasun-, egonkortasun- eta indar-gabeziagatik izaten dira. Berregokitzapenean lantzen ditugu urritasun horiek.


Ziklo Indoorra
Musikaren erritmoan pedalei ematean datza.
Saioa gure monitorearen jarraibideen arabera egiten da, klaseak iraun bitartean uneoro gidatzen baitu.
Errepide lauetako lasterketen, mendi-igoeren eta esprinten simulazioa egiten da entrenamendu honetan, telebistan grafikoak ikusiz.
Pilatesa
Mugimendu-sistema honek hainbat ariketa erabiltzen ditu, mugikortasuna, kontrol motorra eta egonkortasuna lantzeko helburuarekin.
Kontzentrazioa, kontrola, erdigunea, arintasuna, arnasketa, zehaztasuna eta koordinazioa.
